Egitarau zabala dute gaur Zikuñagan. Besteak beste, izango dira: tortila lehiaketa, sagardo probaketa, txokolatada, afari herrikoia... Eta iaz jendetza bildu zuen euskal probak ere izango dira arratsaldean. Auzoko 8 gizon zaldiaren aurka neurtuko dira. Apustua: baietz gizonek, zaldiak egindako plazen erdia eta bat gehiago egin.
Bestalde, atzo, umeen eguna izan zen eta futbito partidua jokatu zuten Martuteneren aurka. 2-2 berdindu zuten.
Egitaraua:
12:00 Tortila Lehiaketa
12:30 Sagardo probaketa
13:00 Ahariak. Erakustaldia
Ondoren, zalditxoak
15:30 Urarekin gerra
17:30 Euskal probak: 8 gizon zaldiaren kontra, 560kg-ko harriarekin. Emakumezko talde bat azalduko balitz, apustua beraien aurka izango litzateke.
19:00 Txokolatada
19:30 Futbito finala
21:30 Afari herrikoia
23:30 Irrintzi Lehiaketa
00:00 Kontzertuak: Pandemia eta Potentor