«Dirua behar dugu eta zaila izango da, baina lortu, lortuko dugu mezkita Hernanin»

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 26a, 02:00

Kale Nagusiko Ragani ha­rategian, 10 euroko irudia duen eltxetxua dago. Her­nanin, mezkita bat jartzeko dirua biltzen ari dira iaztik. Ho­rre­tarako sortu zen Essidk Elkar­tea, 2010e­ko maiatzaren 4ean. Houssin Mamade Ragani harategiko jabeak eta Essidk Elkarteko kideak Kro­nikari azaldu dionez, lo­kal bat alkilatu nahi dute he­rrian eta bertan jarri mezkita.
Hasteko, 3.000 euro beharko lituzketeela dio, «garaje bat edo hartu, pintatu, komuna eta dutxa jarri, alfonbrak... Materiala erosteko litzateke, eskulana guk egingo baikenuke». Hori hasteko, baina jarraipena emateko, 10.000 euro beharko lituzkete, Houssinek azaldu duenez. Oraingoz, 200 bat euro bildu dituzte. Houssinek badaki ez dela erraza izango, baina ziur dago, denborarekin, mezkita jartzea lortuko dutela.
Essidk Elkarteko kideak gaineratu du, Hernanin mezkita bat izatea behar bat dela beraientzat eta gaur egun nola moldatzen diren galdetuta, Errenteria edo Tolosako mezkitetara joaten direla dio.

Udalarekin hitz egitekotan

Iaz, Marian Beitialarran­goitia orduko alkatearekin hitz egin zuen elkarteak eta lokal bat lortu zuten, baina musika talde batekin konpartitzeko zen. Houssinek dio mezkita egun osorako behar dutela eta ez ordu jakin batzuetan bakarrik. Udal ordezkari berriengana jotzeko asmoa badute, beste aukerarik egongo li­tza­te­keen jakiteko.
Diruaz gain, sinadurak bil­tzen ere ari dira eta hori ere, Ragani harategian egin daiteke. Dagoeneko 400 si­na­duratik gora lortu di­tuzte eta horien artean, etorkinenak ez direnak ere badirela az­pimarratu du Houssinek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!