Egun pasa ederra egiteko aukera, astelehenean Santiomendin

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 13a, 02:00

AStelehenean, Ama-birjin eguna da eta hain­bat herri eta txokotan fes­tarako eguna den be­za­la, Asti­ga­rragako San­tio­men­­di auzo­an ere, fes­ta an­to­latu dute urteroko mo­du­an. Egun osoan zehar izan­go dira ekin­tzak eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea izango da.
Goizeko 09:00etan dia­nak esnatuko ditu Santio­mendiko auzotarrak eta oilasko biltzaileak base­rriz-baserri kalejiran ibil­tze­ko prestatuko dira.

Sagardo probaketa eta zaldi dema
Ohi bezala, eguneko ekin­­tzarik garrantzi­tsue­ne­ta­koak eta jende gehien­­tsue­na bilduko du­te­nak, eguer­diko 12:00e­tan izan­go dira: sagardo proba­ke­ta, zaldi dema eta patata tor­­ti­la lehiaketa. Sagardo pro­ba­ketan, San­tio­men­di­ko ba­­serrietako sagar­doa pro­ba­tzeko auke­­ra izango da txorixo pin­txoez lagun­duta.
Ondoren, auzo baz­ka­ria antolatu dute, eta arra­tsalderako, herri kiro­lak eta Kabilako trontza­lariak. 18:00etan hasiko di­ra herri kirolak, eta bukatzean, umeen­tzako jolas ezber­di­nak izango dira, toka barne.
Afaldu nahi duenak, ez du aukera faltarik izango. Eta horrez gain, egun osoan zehar, Xapre eta Furrielaren trikiti eta pan­deroa en­tzun ahal izan­go dira. Bes­talde, ja­ki­narazi dute, komisioa ez dela bertan gerta dai­tez­keen istri­puen kargu egingo. 

EGITARAUA:
09:00etan, diana
09:00etan, baserriz-baserri
oilasko biltzaileen kalejira.
10:30etan, toka.
12:00etan, Santiomendiko
baserrien arteko sagardo dastaketa txorixo pintxoez lagunduta eta patata tortila lehiaketa.
12:00etan, zaldi dema.
14:00etan, auzo bazkaria.
18:00etan, herri kirolak eta Kabilako trontzalariak.
Ondoren, umeentzako jolas ezberdinak, toka barne, eta afaltzeko aukera.
Egun osoan zehar Xapre eta Furrielaren trikiti eta panderoa entzuteko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!