Irteera antolatu du Goizuetako Arainburu mendi taldeak, larunbat honetarako (etzi, urriak 24). Goizueta-Oiartzun ibilbide historikoa eginen dute; Hernaniko errepidea egin zuten arte, Goizuetatik itsasora iristeko egiten zen bidea, hain zuzen. Goizeko 08:00etan abiatuko dira herriko plazatik, autoz joanen dira Añarbeko urtegiko bidegurutzera (Urraideko Lepoa), eta bertatik 4 ordu inguruko itzuliari ekinen diote, Oiartzurena iritsi arte. 13 kilometroko ibilbide «errexa» izanen da, 500 metroko desnibel positiboarekin, eta 598ko negatiboarekin.
Autobusez eginen dute buelta, eta bazkaria eginen dute gero, Umore Ona elkartean. Aldez aurretik izena eman behar da irteeran parte hartzeko, Amaia kafetegian; eta horrekin batera adierazi beharko da autoa jartzeko prestutasuna. Autobusa (15 euro) ere ordaindu beharko da izena ematerakoan; hori bai, gutxienez 15 lagun behar dira autobusa eskatzeko. Bazkarira joateko intentzioa ere adierazi behar da. Apuntatzeko azkeneko eguna da gaurkoa.