Hiru Hiriburuak txapelketaren bila, Alize Sagardui

Julen Borreguero Fernandorena

Hiru Hiriburuak txapelketako elite mailako finala jokatuko du bihar, 12:00etan Bilbon Bizkaia frontoian, Alize Sagardui pelotari goizuetarrak. Bikotekide gisa izango du Arrate Bergara, horrelako zita ugari bizi izan dituen pelotaria (txapela jantzi zuen 2023an). Aurkari izango dute Ibarrola-Ozaeta bikote gaztea. Bi bikoteek Gasteizen jokatutako hasierako maratoia eta Donostian izandako finalerdiak pasa behar izan dituzte, biharko zitako protagonistak izatera iristeko. Ea gai den Sagardui, txapela bailarara ekartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!