Goizuetan erroldatutako jubilatuen eguna antolatu du aurten ere Umore Ona Elkarteak, urriaren 18rako

Julen Borreguero Fernandorena

Egun osoko egitaraua prestatu dute, mezarekin hasita, pelota partiduekin eta bazkariarekin jarraituta, eta mus txapelketarekin amaituta. Bazkarirako (12 euro) zein txapelketarako izena emateko aukera dago, igandera arte (urriak 11).

 

Urtero lez, Umore Ona elkarteak antolatu du Goizuetan erroldatutako jubilatuen eguna, hilaren 18an (igandea) izanen dena. Egun osoko egitarau entretenigarria prestatu dute. Hasteko, meza nagusia izanen da, 11:00etan hasita. Ondoren, pelota partiduen txanda izanen da, eta horiek amaitzean bazkaria eginen dute Umore Ona elkartean, 14:00ak aldera. Baina ez da hor bukatuko ospakizun eguna; izan ere, bazkalostean Truk eta Mus Txapelketak jokatuko dira; hori bai, txapelketak aurrera ateratzeko, gutxienez lau bikotek eman beharko dute izena. Eta horrekin bai amaituko dutela eguna, jubilatu goizuetarrek. 

 

Bazkarian edota txapelketan apuntatzeko, igandera arte

Umore Ona elkartetik adierazi dutenez, bazkarira joan nahi duenak edota txapelketetan parte hartu nahi duenak, Amaia Kafetegian edo Umore Ona elkartean bertan izena eman behar du, igandea (urriak 11) baino lehen. 12 euro ordaindu beharko dira bazkarirako.

 

JUBILATUEN EGUNA 2026

GOIZUETAN

URRIAK 18, igandea

11:00, Meza Nagusia.

Ondoren, Pelota partiduak.

14:00, Bazkaria, Umore Ona elkartean. Tiketak eskuragarri 12 euroan urriaren 11ra arte, Amaianen edo Umore Onan.

Ondoren, Truk/Mus Txapelketa, izenematea Amaianen edo Umore Onan, hilaren 11ra arte.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!