Alize Sagarduik txapela, San Mateotan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Txapela lortu du Alize Sagardui goizuetarrak, Logroñoko San Mateotako torneoan. Andrea Capellán errioxarrarekin batera, 22-10 menderatu zituzten Irati Benito eta Nahia Bertiz, Adarraga frontoian, eliteko finalean. Parekatua izan zen aurreneko erdia (11-9), baina hortik aurrera erabat nagusitu zen Capellán atzean, eta errematean asmatu zuen Sagarduik aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!