San Mateoko finala gaur, Sagarduik

Beñat Los Arcos Ayerdi

San Mateo torneoko eliteko finala jokatuko du gaur Alize Sagardui esku pelotari goizuetarrak, Logroñoko Adarraga frontoian, eguerdiko 12:00etan. Andrea Capellán errioxarrarekin batera ariko da, Benitoren eta Bertizen kontra. Zuzenean eskainiko du Televisión Riojak.

Bestalde, aste honetan hasi da Gipuzkoako Trinkete Txapelketa. Mutil nagusien lehenengo mailan ariko da Mundarro (bihar 11:00etan Iruran), eta bigarren mailan Hernani (gaur 16:00etan Iruran).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!