Bihar arte eman daiteke izena, Goizuetako sei udal ikastaroetan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Hainbat lagun pilates saio batean, adimen artifizialarekin sortutako irudian.

Eskulanak, pilates, body pump, yoga eta jarduera fisikoa lantzeko aukera izanen da ikasturte honetan.

 

Sei ikastaro eskainiko dituzte Goizuetan, 2026-2027 ikasturte honetan, Udalak antolatuta. Eta guztietan, bihar bukatuko da izena emateko epea. Horretarako, udaletxera bertara gerturatu daiteke, edota 948 51 40 06 telefonora deitu.

Gorputza lantzeko ikastaroak izanen dira gehienak, pilates, body pump eta adinekoentzako ariketa fisikoa tarteko. Baina yoga eta eskulan tailerra ere badira aukeran, burua eta eskuak ere lantzeko. 

Ikastaro bakoitzak aurrera egin dezan, hori bai, gutxienez 8 lagunek eman beharko dute izena, eta gehiago apuntatuz gero, merkeagoa izanen da prezioa. Plaza kopurua mugatua da, 12 laguneko taldeak izanen baitira gehienez ere. Izenemate ordenaren arabera esleituko dituzte plazak, baina Goizuetan erroldatutakoek izanen dute lehentasuna.

Koadroan ageri diren ordutegiak behin-behinekoak dira, eta izenemate epea bukatzean finkatuko dituzte behin betikoak, aurrera egin duten taldeen arabera.

Urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea, eta maiatzaren 24ko astean bukatu.

 

GOIZUETAKO IKASTAROAK

ESKULANAK
Ostiraletan, 16:00etatik 19:00etara Tifanitxon.
Prezioa: 311,16 euro.

PILATES
Astearte eta ostegunetan,
17:00etatik 17:55etara Dantzen Lokalean. Prezioa: 214,15 euro.

BODY PUMP
Astearte eta ostegunetan,
19:00etatik 19:55etara Dantzen Lokalean. Prezioa: 214,15 euro.

PILATES/BODY PUMP
Astearteetan pilates eta ostegu­netan body pump, 18:00etatik 18:55etara Dantzen Lokalean. Prezioa: 214,15 euro.

ADINEKOENTZAT JARDUERA FISIKOA
Astelehen eta ostegunetan,
09:30etatik 10:30etara Dantzen Lokalean. Prezioa: 197,31 euro.

YOGA
Asteazkenetan,
18:30etatik 20:00etara Dantzen Lokalean. Prezioa: 125,61 euro.

 

 

 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!