Aralarrera irteera Arainburuk, etzidamu

Julen Borreguero Fernandorena

Irteera antolatu dute Arainburu Mendi Taldeko kideek larunbat honetarako. Goizeko 07:30etan abiatuko dira Goizuetako Plazatik, Aralarreruntz, eta ondorengo ibilbidea eginen dute: Albi-Beloki-Ttutturre-Albi. Bihar arte eman daiteke izena, Amaia kafetegian; eta Albira autoan joanen direnez, izena ematean adierazi behar da autoa eraman dezakezun. Hamaiketakoa eta aldatzeko arropa eraman behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!