Ostiral honetan hasiko du ikasturte berria Umore Ona abesbatzak, eta berezia izanen da, 20 urte beteko baititu aurten. Horrela, abesbatza indarberritu eta ahots frexkoak bilatu nahi dituzte, eta probatzera gerturatzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei. Irailaren 18an eginen dute aurreneko entsaioa, 19:30etan Goizuetako eskolan.