San Agustinekin hitzordua gaur, Artikutzan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko abuztuaren 28a

Urteroko zitari hutsik egin gabe, San Agustin eguna ospatuko dute bihar, Artikutzako txoko ederrean. Bertara hurbilduko dira goizuetar asko eta asko, eta baita inguruko beste herrietakoak ere, parajeaz eta festa egunaz gozatzera.

Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Puntako esku pilota partiduak izanen dituzte goizean, eta lagunartean bazkaldu ondoren, bertsolariak, herri kirolariak eta Itzal taldea ariko dira arratsaldean.

SAN AGUSTIN EGUNA

ARTIKUTZAN

ABUZTUAK 28, ostirala

11:30, Esku pelota partiduak:

Emakumezkoak:

Amaia Aldai-Larraitz
Galardi/Goiuri Zabaleta-
Miriam Arrillaga

Gizonezkoak:

Oihan Etxeberria-Haitz
Aranburu/Xabi Salaberria-
Eneko Zalakain

16:00 Bertsolariak: Alaia Martin eta Xabat Illarregi

17:00, Herri kirol erakustaldia:

Aizkolariak:

Iker Vicente-Txomin
Amundarain/Ugaitz Mugertza-Arkaitz Etxebeste

Harrijasotzaileak:

Mikel Lopetegi 'Urra', Lierni Osa eta Maddi Gesalaga

20:00etatik aurrera, Erromeria Itzal taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!