Egun berezia eta polita izaten da abuztuaren 28koa, Artikutzan. San Agustin eguna ospatzeko elkartzen dira bertan, eta zita seinalatua izaten da bereziki goizuetarrentzat, baina baita inguruko herrietako beste bizilagun askorentzat ere.
Aurten ere ez du hutsik eginen festa giroak, eta egun osoko programa prestatu dute horretarako. Esku pelota partiduekin ekinen diote egunari, eta puntako zortzi manista ariko dira bi partidutan: emakumezko profesionalak aurrenekoan, eta afizionatu mailako gizonezkoak bigarrenean.
Lagun taldetan edota familian elkartuta bazkalduko dute Artikutzako txoko ederretan, eta arratsaldean segiko du festak. Alaia Martin eta Xabat Illarregi bertsolariek piztuko dute giroa, eta goi-mailako aizkolari eta harrijasotzaileek eskainiko dute ikuskizuna ondoren, frontoia herri kiroletarako plaza bilakatuta.
Itzal taldeak borobilduko du eguna, 20:00etatik aurrera erromeria eskainita, bisitarien gorputzak nekatu arte.
|
SAN AGUSTIN EGUNA ARTIKUTZAN ABUZTUAK 28, ostirala 11:30, Esku pelota partiduak: Emakumezkoak: Amaia Aldai-Larraitz Gizonezkoak: Oihan Etxeberria-Haitz 16:00 Bertsolariak: Alaia Martin eta Xabat Illarregi 17:00, Herri kirol erakustaldia: Aizkolariak: Iker Vicente-Txomin Harrijasotzaileak: Mikel Lopetegi 'Urra', Lierni Osa eta Maddi Gesalaga 20:00etatik aurrera, Erromeria Itzal taldearekin. |