'Pobre de mi' edo antzeko konturik ez da Goizuetan. Fiestak azken-azkeneraino gozatzeko leloa ederki betetzen dute urtero, eta hain juxtu, jai-giroak azkeneko egunean jotzen du goia beti. Horretarako baita Peñaren Eguna.
Adin guztietako peñakideek sekulako saltsa jarri zuten goizetik gauera, kalez kale zein bazkaritan, ardo zein ur dutxekin, eskuz esku (edo blusaz blusa) hartuta. Asteburu gozoari, erremate ezin borobilagoa jarri diete ume txikiek eta ume haundiek, astelehen eta asteartean.
Ajea pasatzeko garaia dute orain, eta horretan lagunduko die, akaso, Felix Loiarteren argazki-sorta ederretan murgiltzeak. Guztiak daude ikusgai kronika.eus webgunean.