Pasa dira aurtengo Amabirjin Jaietako bi egun, eta sekulakoak ari dira izaten momentuz. Datozen egunek ere itxura ona dute gainera. Atzokoan, Amabirjin Egunean, seguru ederki pasa zutela goizuetarrek, baita beste herri batzuetatik bertaratu ziren horiek ere. Festa giro perfektu baterako osagai guztiak zituzten prest Goizuetan, eta emaitza horixe bera izan zen: Musika, goxokiak, pelota partiduak, Buruhaundi eta Erraldoiak, bertso-saioa eta su artifizialak. Adin guztietakoek izan zuten zer gozatua.
Eta festak darrai Goizuetan. Sagardo Eguna dugu gaurkoa, eta Umeen Eguna biharkoa. Hamaika jarduera prestatu dituzte, hala nola apar festa, sagardo dastaketa, pelota partiduak, mus txapelketa, zezenak, eta nola ez, musika eta giro ona.
GOIZUETAKO FIESTAK
GAUR, SAGARDO EGUNA
11:00 Apar festa eskolan.
11:00 Toka txapelketa (Helduentzat).
12:00 Sagardo probaketa plazan.
12:30 Igandea txaranga.
18:00 Pelota partidu profesionalak, gizonezkoak.
1./- 4 ½ ko puntako afizionatuak:
IRRIBARRIA - BEITIA II
2./- Profesionalak:
APEZETXEA II - ESKUZA
ZUBIZARRETA III - LANDA
19:30 Igandea txaranga.
20:00 Goittikiren bingoa Ikastolan.
20:30 Mariatxiak plazan Chuchin Ibañez y los charros.
00:00 Lasturko zezenak.
00:30 Plazan: DJ J&J.
ONDOREN Igandea txaranga.
01:00 DJ Adarrak Gaztetxean.
BIHAR, UMEEN EGUNA
10:30 Haurrentzako puzgarriak eta ur txirristra.
12:30 Buruhaundi eta Erraldoiak herriko trikitilariekin.
13:30 Igandea txaranga.
14:00 Guraso eta haurrentzatbazkaria Ikastolan.
17:00 Pelota partiduak; Umore Ona Pilota eskolako umeak.
17:00 XXI. Mus txapelketa. Iskibi kanpinean.
18:30 Umore Ona dantza taldearen emanaldia.
19:30 Igandea txaranga.
20:00 Goittikiren bingoa Ikastolan.
21:00 Gorka Mendinueta.
22:30 Suzko zezena Kale Nagusian zehar.