Giro ederrean eman zieten ongietorria aurtengo Amabirjin Jaiei, Goizuetan

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 15a

Giro paregabean hasi dituzte Fiestak Goizuetan, eguraldia lagun gainera. Irumita txarangaren alboan iritsi dira herritarrak plazara, txupinazorako. 12:00etako kanpainak jo bezain pronto, Aritz Zubiri erremontistak hartu du hitza, Alize Sagardui, Beñat Apezetxea eta Iker Salaberria pelotariak alboan zituelarik. Eta etxerferoa lehertzearekin batera, festa ere lehertu zen Goizuetan.

Jendea dantzan, irrifartsu eta gozatzen aritu zen Erraldoi, Buruhaundi eta Igandea txarangarekin. Jan-edana ere ez zen falta txoznagunearen irekieran.

 

Gaurkoan ere, bada zer gozatua

Gaurkoan, Amabirjin Eguna delakoan, festak aurrera eginen du. Hamaika jarduerta dituzte prest, haur zein helduentzat: Entzierroa, pelota partiduak, txarangak, Buruhaundi eta Erraldoiak, bertso saioa, herri kirolak, su artifizialak edota kontzertuak dira horren erakusle, besteak beste.

 

GOIZUETAKO FIESTAK - AMABIRJIN EGUNA

GAUR

07:00 Diana dultzaineroekin.

08:00 Entzierroa Lasturko zezenekin.

11:00 Meza nagusia eta prozesioa.

12:00 Goxoki banaketa plazan.

12:30 Pelota partiduak:

- Lehen mailako afizionatuak

1./-Emakumeak:

Sagardui-Mendizabal

Zabaleta-Vertiz

2./-Gizonezkoak:

Etxeberria - Goikoetxea

Arribillaga - Apeztegia

12:30 Buruhaundi eta Erraldoiak Dultzaineroekin.

13:30 Igandea txaranga.

18:30 Herri kirolak Plazan

- Pentatloia: Izeta - Olaizola

19:30 Bertso saioa plazan: Maialen Lujanbio, Eki Mateorena, Aissa Intxausti. Gai-jartzailea: Ane Apezetxea.

23:00 Su artifizialak zubi haundin.

23:30 Kontzertua: Potato taldea.

00:30 - 04:00 DJ Elvis Caino Txoznan (80. eta 90. harmarkadako musika).

03:00 Igandea Txaranga.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!