Amabirjin Jaiak direla eta, Goizuetako hainbat komertziok ordutegi berezia izanen dute datozen egunetan. Harategiari dagokionez, gaur guztiz itxita egonen da, bihar eta etzi zabalduko dute 09:00etatik 13:30etara, eta asteartean (abuztuak 19) 09:00etatik 12:00etara. Hilaren 19tik irailaren 7ra arte goizez irekiko dute.
Bestalde, Amaia Kafetegia 13:00etan itxiko da abuztuaren 18ra arte, eguna bera barne. Zubidendaren kasuan, gaurkoan 09:00etatik 13:30ak arte izanen da zabalik. Bihar itxita egonen da. Eta astelehen zein asteartean 09:00etatik 13:30etara zabalduko dute. Azkenik, Fiestak diela eta, osasun etxea itxita egongo da gaur, astelehenean eta asteartea (abuztuak 15, 17 eta 18). Larrialdietarako 112 deitzeko adierazi dute.