Goizuetako Udalak aditzera eman duenez, pasa diren astetan ur emaria gutxitu egin denez, goiko iturriko errekako ura deposituan sartuko da. Bestalde, bizilagun guztiei eskatu die Udalak ura zentzuz erabiltzea, besteak beste kotxeak ez garbituz edota baratzak ureztaratzean neurriak hartuz. Ura zentzuz erabiltzen ari diren herritarrei eskerrak ere eman nahi izan dizkie Udalak.