Mus txapelketa eginen dute Iskibi kanpinean, astelehenean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 12a

Mus txapelketa antolatu dute Goizuetako Iskibi kanpinean, hilaren 17an (astelehena), fiesten azkenbigarren egunean. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira partidak, eta izenematea 16:30etan zabalduko da. Irabazleak izen-ematearen %55a eramango du, txapeldunordeak %35a eta hirugarren postuan amaitzen duen bikoteak %10a.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!