Bihar azken eguna, Umore Ona Peñaren bazkariko tiketak eskuratzeko

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 12a

Ama Birjin jaiak direla eta, urtero lez, Umore Ona Peñaren eguna ospatuko da aurten ere, hilaren 18an. Tartean bazkaria antolatu dute, Ikastolako tabernan, 14:30etan. Txartelak eskuratzeko aukera bihar amaitzen da, abuztuaren 13an. Ordura arte, Amaia kafetegian eskuratu daitezke, 33 euroan. 

Bestalde, abuztuaren 18an bertan, goiko zein beheko elkarteak ez dira erabilgarri egonen, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:00etara, Peñako bazkariaren antolaketa lanak direla eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!