Abuztuaren 17an, Goizuetako fiesten baitan, umeen eguna ospatuko da. Eta haurrentzako prestatutako jarduera mordoaren barnean, bazkarirako tokia ere izanen da, gaztetxoentzako zein familientzako, 14:00etan. I love paellak prestatuko du jatekoa (paella, helatua eta kafea), eta bazkaria eginen dute Ikastolako tabernan. Txartelak salgai daude Amaia kafetegian, haurrek 13 euro ordaindu beharko dute, eta helduek 16 euro. Abuztuaren 14a izanen da azken eguna txartelak eskuratzeko.