Leitzako autobusik ez, abuztuan

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 9a

Herriko plazan du geltokia autobusak.

Goizuettaik Leitzara doan autobusak ez du zerbitzurik emanen abuztuari geratzen zaizkion egunetan. Gaur zen azken eguna; izan ere, bihartik hilaren 31ra arte ez da Leitzako autobusik izango.

Bestalde, Goizuetatik aditzera eman dutenez, tailerra ere itxita egonen da datozen astetan zehar. Bihartik irailaren 4ra bitartean zehazki, biak barne. Honek ere gaurkoa izan du zerbitzua eman duen azken eguna, datorren hilera arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!