Ordutegi berezia, harategiak

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 7a

Ordutegi berezia izanen du Goizuetako harategiak abuztuan zehar, tartean fiestak direla. Datozen astetan, beraz, egunaren arabera, harategiko ordutegia aldatu eginen da. Horrela, abuztuaren 11 zein 15ean itxita egonen da; hilaren 14an egun osoz egonen da zabalik; abuztuaren 16 eta 17an (igandea eta astelehena) 09:00etatik 13:30etara izanen da irekita; eta hilaren 18an, 09:00etatik 12:00etara zabalduko dute. Hortik aurrera, abuztuaren 19tik irailaren 7ra, goizez soilik lan eginen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!