Herri batzarra egingo dela jakinarazi du Goizuetako Udalak. Ostegun honetan izango da, abuztuaren 6an. 8:00etan jarri dute hitzordua, Udaletxeko Ganbaran, eta bi puntu azaltzea dute helburu. Lehenik eta behin, landa-eremuaren egoerari buruzko azalpena emango dute. Eta bigarrenik, herri lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren egoera izango da hizpide.