Hiru aste exkax falta dira Goizuetako Fiestak hasteko, abuztuaren 14tik 18ra ospatuko baitituzte. Eta dagoeneko hasi dituzte prestaketa eta beroketa lanak. Horrela, batetik, dagoeneko salgai daude abuztuaren 14ko Gazte Eguneko bazkarirako tiketak. Ikastolan egingo dute, eguerdiko 14:30etan hasita; eta Amaia kafetegian eskuratu behar dira txartelak, 25 euroan. Kamixetak hartzeko datak ere jakinarazi dituzte: abuztuaren 13an, 19:00etan ikastolako tabernan; eta hilaren 14an, 12:30etan gaztetxean. Eta bestetik, salgai daude Goittikiren aldeko Fiestetako kamixetak ere, uztailaren 28ra arte, Amaia kafetegian, Zubidendan eta 676 569 242 whatsappean: 0-11 urtekoenak 10 euroan, eta 12 urtetik gorakoenak 15 euroan.