Iruditan

150 lagun plazan, Karmen bezperako afariaren eta suaren bueltan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko uztailaren 17a

Argazkiak: Felix Loiarte (1-22) eta Umore Ona elkartea (23-40)

Asteazken iluntzean elkartu ziren goizuetarrak herriko plazan, hutsik egin gabe, Karmen bezpera ospatzeko. Arrakastatsua izan da aurtengoa, 150 lagun bildu baitira herri afariaren eta suaren bueltan, Umore Ona elkarteak antolatutako zitan, Goizuetako Udalaren eta Ikastola Batzordearen laguntzaz.

2011n hasi zuten ospakizuna, uztailaren 15eko ohitura zaharra berreskuratuz. Duela 50 bat urtera arte, arbiaren zuztarrak erretzen zituzten Goizuetako etxe eta baserri gehienen atarietan, ereiteko haziak kendu ondoren.

14garrena izan da aurtengoa, pandemiak bi urtez eten baitzu­en festa. Eta bistan da osasuntsu dagoela, adin guztietako herritarrek bete baitzuten plaza.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!