Txondorreko ikatza, salgai gaur

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 18a

Gaur egonen da salgai, pasa den maiatzaren 23an txondorretik ateratako ikatza, Goizuetan. Plazan jarriko dute salgai, eguerdiko 12:00etan, tamaina galantadun zakutan banatuta. 50 euro balioko du zaku bakoitzak; Goizuetako Txondor Elkarteko bazkideentzat 40 euro. Printzipioz pertsona bakoitzak zaku bat erosi ahal izanen du gehienez, baina sobratuz gero gehiago erosi ahal izanen dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!