Txondorreko ikatza salgai, larunbatean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 16a

50 euroko prezioa izanen duten zakuetan salduko da; 40 eurokoa Goizuetako Txondorra elkarteko bazkideentzat.

 

Maiatzaren 1ean piztu zuten txondorra Goizuetan, egurra ikatz bihurtzeko. Hiru aste itxaron ondoren, txondorretik ikatza ateratzeari ekin zioten txondorgileek: maiatzaren 21ean ikatza hoztu zuten, eta 23an atera.

Eta larunbat honetan, uztailaren 18an, txondorretik ateratako ikatzaren salmenta eginen da Goizuetako herriko plazan, eguerdiko 12:00etan. Zakuak salduko dira, tamaina galantadun zakuak, bakoitza 50 euroan (Goizuetako Txondorra elkarteko bazkideentzat 40 euroan). Elkartetik iragarri dutenez, hasiera batean, pertsona bakoitzak zaku bana baino ezinen du eskuratu, eta amaieran zakuak sobratuz gero, gehiago erosi ahal izanen dira.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!