Karmen bezpera ospatuko dute gaur Goizuetan, arratsalde-gau partean. Ohi bezala, Umore Ona elkarteak prestatu ditu bi hitzordu horretarako, Goizuetako Udalaren zein Ikastola Batzordearen laguntzarekin.
Horrela, 20:30etan hasita, herri afaria eginen dute plazan. Norberak eramanen du jatekoa etxetik, eta Umore Onak jarriko ditu mahaiak, aulkiak, platerak, kubiertoak, edalontziak, serbilletak, sagardoa eta ardoa. Eta ondoren sua piztuko dute, festa giroarekin batera, 21:30etan.