Beti bezain berezia izango da Karmen bezperako ilunabarra, Goizuetan. Datorren asteazkenean izango da, uztailaren 15ean; eta herriko plazan elkartuko dira goizuetarrak 20:30etan, herri afaria egiteko. Umore Ona elkarteak antolatu du zita, Udalaren eta Ikastola Batzordearen laguntzaz.
Ohi bezala, norberak etxetik eramandako janarekin afalduko dute, kasu gehienetan familian edo lagunartean antolatuta; eta Umore Onak jarriko ditu beharrezko gainerako guztiak: mahaiak, aulkiak, platerak, kubiertoak, edalontziak, serbilletak, eta baita ardoa eta sagardoa ere.
Afalostean, sua piztuko dute plazan bertan, arbiaren zuztarrak erretzeko usadioa gogoan; eta saltoka ariko dira gainetik.