Kontzertu ibiltaria bihar, Umore Onak

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 13a

Elkarrekin ariko dira Umore Ona abesbatzako kideak eta herriko gaztetxoak, 12:00etatik aurrera, kalez kale.

 

Urtero bezala, kontzertu ibiltaria eskainiko dute Umore Ona abesbatzak eta herriko gaztetxoek elkarrekin, ikasturtea bukatzeko. Bihar eguerdian izanen da, eta herriko makina bat txokotan ariko dira kantuan.

Goizeko 11:00etan elkartuko dira udaletxeko arkupeetan, hamaiketakoa egiteko: salda eta txistorra. Eguerdiko 12:00etan, berriz, kontzertua eskainiko du­te gaztetxoek herriko plazan.

Eta segidan abiatuko dira kontzertu ibiltariarekin, kalez kale. Zubiondon eginen dute aurreneko geldialdia 12:35etan, eta beste bost aurreikusi dituzte, honako tokietan: Goizargin (13:00), Barrenetxen (13:35), Amaia kafetegian (13:35), Mutun (14:00) eta Oxeguardan (14:25).

Elkarrekin bazkalduta borobilduko dute saioa, denboraldia hasi berri duen Ixkibi kanpine­an, 15:00etan hasita.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!