Ostiralero lez, bihar ere eginen dute Goizuetan ibilaldi osasuntsua. Ohi bezala, 10:00etan irtengo dira, jubilatuen elkartetik. Eta azken bigarrena izanen da biharkoa, hurrengo ostiralekoarekin (ekainak 19) emanen baitiote itxiera aurtengo denboraldiari.