Irteera antolatu du ekainaren 20rako (larunbata) Arainburu Mendi Taldeak, Beriain tontorrera. Goizuetako Plazan elkartuko dira mendizaleak, 07:00etan, eta autoz joanen dira Unanura. Bertatik, sei orduko itzulia eginen dute, Beriainera igo zein jaitsita. 15:00ak aldera bueltatuko dira Unanutik Goizuetara. Ibilbidea 10 kilometrokoa da, 782 metroko desnibel positiboarekin.
Hilaren 18a da apuntatzeko azken eguna. Amaia kafetegian egin behar da, eta autoa eramateko prest dagoenak adierazi egin behar du. Bakoitzak bere hamaiketakoa zein aldatzeko arropa eraman behar ditu.