Txondorra ezagutzeko bisita gidatua, bihar

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 16a

Aurtengo Txondor Eguna.

Arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua udaletxeko ganbaran, txondorraren nondik norakoen berri izateko.

 

Pixkanaka eta ixilean ari da egosten egurra, ikatza lortu arte, Goizuetan maiatzaren 1ean piztu zuten txondorraren barruan. Eta hori aprobetxatuz, bisita gidatua antolatu dute bihar arratsalderako, txondorraren nondik norakoak ezagutu nahi dituzten guztientzat, gazte zein heldu.

Arratsaldeko 18:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua udaletxeko ganbaran, eta Goizuetako txondorgileak arduratuko dira bisita gidatzeaz. Animatu eta bertaratzeko gonbitea luzatu diete interesa duten guztiei.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!