Etxebizitzetarako izen-ematea, zabalik

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 3a

Etxebizitza eskuragarrietan izena emateko aukera dago Goizuetan, maiatzaren 8ra arte. Presentzialki egin daiteke udaletxera bertaratuz, edo 948 514 006 telefono zenbakira deituta, bi kasutan 09:00etatik 12:30etara egin beharko da. Ondorengo datuak eman behar dira: Izen-abizenak, mugikorra eta posta elektronikoa.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!