Txinoko Jaietan jauziak dantzatzeko entsaioak hasiko dituzte gaur

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 15a

Datozen hiru asteazkenetan eginen dituzte saio irekiak, Umore Ona taldearen eskutik, 17:30etan Dantzatako lokalean.

Maiatzaren hasieran izanen di­ra Txino auzoko jaiak, eta hasi dira giroa pizten dagoeneko. Emanaldia eskainiko du Umore Ona dantza taldeak festetan, eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea, haiekin batera jauziak dantzatu ditzaten.

Horretarako, hiru entsaio ire­ki antolatu dituzte, datozen hiru asteazkenetan. Gaur bertan izanen da aurrenekoa, arratsaldeko 17:30etan Dantzatako lokalean; eta apirilaren 22an eta 29an beste biak, ordu eta toki berean.

«18 urte baino gehiago badituzu eta euskal dantzak gustuko badituzu, animatu Txino Jaietako emanaldian jauziak dantzatzera! Eta zalantza izanda ere, inguratu zaitez entsaioetara!», adierazi dute Umore Ona dantza taldetik.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!