Ardo eta pintxo dastaketa eginen dute Oxeguardan, apirilaren 24an

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 14a

Zita berezia jarri dute apirilaren 24rako, Oxeguarda jatetxean: ardo eta pintxo dastaketa eginen dute, arratsaldeko 19:30etan hasita. Sei pintxo izanen dira guztira, bakoitza ardo ezberdin batekin, Ernesto Arrarás sommelierrak gidatuta. Izenematea zabalik dago apirilaren 20ra arte, 35 euroan, 629 505 084 telefonora deituta. Honakoak dira sei pintxoen izenak: antxoen tostada gurin aromatizatuarekin; ganba australiarraren tartarra; urdaiazpiko iberikozko kroketa; olagarro frijitua patata parmentier gainean; haragi-bola onddo saltsarekin; eta masail krematsuzko arroza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!