Umore Ona Elkarteko batzarra, bihar

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 10a

Umore Ona Elkarteko bazkideen ohiko batzarra izango da bihar, apirilaren 11n. Arratsaldeko 16:30etan lehenengo deialdia egingo dute, eta 17:00etan bigarrengoa. Hiru gai markatu dituzte garrantzitsuenak bezala: 2025eko balantzea, 2026ko aurrekontua, eta kide berrien izendapena. Auzi osagarriak dira aurreko bilkuraren onespena, Elkarteko garbitasuneko kontratua, ikastolako tabernaren diru banaketa, komisio berriaren hautaketa eta argi indarra.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!