Itzulia eginen du hilaren 28an Arainburuk

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 19a

16,5 kilometro eta sei orduko ibilbidea izanen da, Goizuetatik abiatu eta Arantzarainokoa.

Igandean, hilaren 28an 16,5 kilometrotako itzulia antolatu du Arainburuk. 08:00etan aterako dira Goizuetako herriko plazatik, eta sei orduz ibiliko dira Arantzaraino iritsi arte. Bertatik eginen dute buelta Goizuetara, autobusean, 17:00etan abiatuta. 

Joateko baldintzei dagokienez, Amaia kafetegian izena ematearekin batera, autobusak balio dituen 15 euroak ordaindu behar dira. Azken eguna martxoaren 26a da, eta gehienez 18 pertsona apuntatu daitezke. 

Antolatzaileek diote zailtasun ertaineko ibilbidea izanen dela. 1.098 metroko desnibel positiboa du, eta negatiboa 950 metrokoa. Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman behar du, nahi izanez gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!