Asteartean jokatu zuten play offeko aurreneko partidua, Iker Salaberriak eta Andoni Gaskuek, B serieko Binakako Txapelketan; eta ezin izan zuten lortu semifinaletako ligaxkarako txartela: 20-22 galdu zuten Jon Ander Peñaren eta Ruben Salaverriren kontra, Tolosako Beotibarren. Nagusi izan ziren kontrarioak, baina ondo eusten jakin zuten goizuetarrak eta ultzamarrak, eta garaipena lortzetik gertu izan ziren. Porrotarekin, pasea lortzeko aurreneko aukera galdu zuten, baina bigarren bat izanen dute: hil ala bizikoa jokatuko dute etzi, larunbatez, Unai Amianoren eta Iosu Eskirozen kontra. Arratsaldeko 17:00etan izanen da, Azkoitin. Irabazleak aurrera eginen du, eta galtzailea txapelketatik kanpo geratuko da.