Bihar arratsaldean jokatuko dute Goizuetako kanporaketa, Euskal Herriko Mus Txapelketaren baitan. Oxeguarda jatetxean izanen da, arratsaldeko 16:00etan hasita. Bikote onenak sailkatuko dira Nafarroako finalera (martxoak 7), eta sari ederrak ere banatuko dituzte biharkoan: Oxeguardan bi lagunentzat afaria, gazta erdia eta txistorra, ardoa eta sagardoa.