Saski baten zozketa, otsailaren 21ean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 5a

Herriko produktuekin osatutako saski eder bat zozketatuko du Goizuetako Jai Batzordeak, otsailaren 21ean, 12:00etan Amaia kafetegian. Parte hartzeko txartelak eskuragarri daude, euro batean, Amaia kafetegian bertan, eta Oxeguarda, Mutu eta Zubiondo tabernetan. Antolakuntzak eskerrak eman nahi izan dizkie Oxeguardari, Lizarraga harategiari eta Umore Ona elkarteari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!