Irteera antolatu dute ostiralerako, 65 urtetik gorako goizuetarrentzat

Libe Murua Masid 2026ko urtarrilaren 21a

Etzi egingo dute ibilaldia, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Denentzako egokitua izanen da paseoa.

Ohitura osasuntsuei jarraituz, etzi, urtarrilak 23, txangoa eginen dute Goizuetan, adineko herritarrei zuzenduta.

Goizuetako Udalak eta Nafarroako Gobernuak 65 urtetik gorako herritarrentzako irteera antolatu dute, gorputzak mugitzeko eta, gainera, lagun artean.

Goizeko 10:00etan abiatuko dira Jubilatuen elkartetik, eta 12:00etarako itzuliko dira.  

Ibilbide motari dagokionez, Udalak azaldu du denentzako egokitua dagoen ibilbidea izanen dela. Gainera, txangoa amaituta, sorpresa bat ere izanen dela aurreratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!