Arratsaldeko 18:30etan iritsiko dira Errege Magoak Goizuetara

Andoni Rekondo Izagirre 2026ko urtarrilaren 5a

Egun berezia izango da gaurkoa bailaran. Meltxor, Gaspar eta Baltasar iristear daude jada, eta gauean opariak utziko dituzte herriko etxe askotan. Goizuetara, esaterako, arratsaldeko 18:30etan iritsiko dira erregeak, euren laguntzaileak aldamenean dituztela. Sihiltzaileetatik abiatuko dira, eta kalejiran iritsiko dira eskolako frontoira. Opariren bat banatzeko enkargua utzi nahi duenak lehenxeago joan beharko du Asinkoko garajera, haurraren izena zehaztuta (16:30-17:00). Oparia erregeen eskutik jasotzeko aukera 3. mailako ikasle direnek eta gazteagoek bakarrik izango dute.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!