Mandoegira egindako irteerarekin amaitu zuten urtea goizuetarrek

Andoni Rekondo Izagirre 2026ko urtarrilaren 4a

35 lagun elkartu ziren Arainburuk antolatutako irteeran. Mandoegin topa egin eta hamaiketakoarekin bukatu zuten jarduera.

 

Mandoegiko tontorrean brindisa eginez amaitu zuten 2025a Goizuetako 35 herritarrek. Arainburuk antolatutako irteeran giro paregabea izan zuten, nahiz eta ibilbidea lanbro artean egin. «Lainoak ezkutatutak obazter eta paisai dotoreak ikusteko aukera izan genuen», azaldu dute. 

Brindisa egin bezain pronto, berriro herrira itzuli ziren mendizaleak, eta Ximon Apezetxea lagunak prestatutako hamaiketako baten bueltan bukatu zuten jarduera; ondo irabazitako mokadutxoa, alajaina. 

Mendizaleen artean ibili zen Igaratza Apezetxea goizuetarra ere, eta kamera eskuan, irteerako momenturik ederrenak gorde eta Kronikara helarazi ditu. Apezetxearen argazkiekin osatutako albuma ikusgai dago jada kronika.eus atarian.

Erlazionatuak

Goizuetarrak Mandoegin

Igaratza Apezetxea urt 04 Goizueta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!