Igande honetan euskalnapar abizenekin lotutako hitzaldia izango da Goizuetan. Eneko Bernaldo de Quirós Royo izango da hizlaria eta egindako ikerketa historiko-antroponimikotik eratorritako ondorio nagusiak azalduko ditu.
'Guk izen batzuk genituen' izenburua jarri dio saioari, eta Goizuetarekin lotutako pasadizoak ere txertatuko ditu bere azalpenean. 18:30etan hasiko da saioa, Udaletxeko ganbaran. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.