Bularreko minbiziari buruzko saioa gaur, udaletxeko ganbaran

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 21a

'Bularretik ehundutako aitortzak' dokumentala jarriko dute gaur, arratsaldeko 17:30etan hasita, Goizuetako udaletxeko ganbaran. Amaia Iparragirre leitzarrak zuzenduta, bost emakume dira protagonista, eta haiekin solasaldia izanen da dokumentalaren bukaeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!