'Bularretik ehundutako aitortzak', igande arratsaldean ganbaran

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 18a

17:30etan hasita, dokumentala eskainiko dute: bost emakume, bularreko minbiziari buruz hizketan.

Saio berezia izanen da igande honetan, Goizuetako udaletxeko ganbaran: 'Bularretik ehundutako aitortzak' dokumentala jarriko dute, arratsaldeko 17:30etan, Goizuetako Kultur Taldeak antolatuta. Amaia Iparragirre leitzarrak sortutako dokumentala da, eta bost emakume dira protagonista: barrua irekita, bularreko minbiziari buruz hizketan.

Igandeko saioan, dokumentala bera ikusgai izanen da aurrena, eta protagonistekin solasaldia eginen dute ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!