'Goinarri' espazioaren aurkezpena

Libe Murua Masid 2025eko azaroaren 16a

Laister Goizuetan sortuko den espazio berriaren izena da Goinarri. Azaroaren 19an, asteazkenean, egingo da bigarren aurkezpena, 18:30ean Goizuetako udaletxeko ganbaran. «Etorkizuna elkarlanean eraikitzeko gunea izango da, herritar guztion lekua», adierazi dute. Gazte, ikasle, guraso, heldu, irakurle eta jakin-mina duen guztiak dira ongi etorriak, «guztion ideiak eta ekarpenak beharrezkoak izango baitira Goinarri sortzeko». Etortzeko asmoa izanez gero, jakinaraztea eskatu dute antolatzaileek, goinarrigoizueta@gmail.com helbidera idatziz.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!