Umore Onaren Atalen Egunaren barruan, mendi irteera antolatu du Arainburu taldeak. Bihar goizeko 08:30etan aterako dira Goizuetako plazatik, eta 12 kilometroko ibilbidea egingo dute Ibala ingurutik.
Gutxi gorabehera, 3 ordu inguruko irteera izango da, 527 metroko desnibelarekin. Antolatzaileek aholkatu dute bakoitzak bere hamaiketakoa eramatea.
Eguerdiko 12:00ak aldera berriro Goizuetan egongo dira mendizaleak.